2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Birpartzelazio proiektua Etxabarriko UE-8 unitatean. Behin betiko onespena
Udalak, 2024ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Etxabarriko UE-8 unitatearen birpartzelazio proiektuaren testu bategina, Eduardo Aramendia Echávarrik sustatua. Proiektua aldatu zen titulartasun-akats bat zuzentzeko bideen esleipenean.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 eta 152. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Amillaon, 2024ko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2416605