1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
448E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Conservas Martiko SAk gibeletik eratortzen ez diren ahate-produktuak (produktu freskoak, ahate-urdaiazpikoa, konfita, hestebeteak) prestatzeko Berako udal mugartean daukan instalazioaren ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Egun abian den instalazio horrek lehendik du ingurumen baimen bateratua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 9.2 taldean.
2024ko ekainaren 12an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzea, zehazki, eskatu zuen ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, hau da, instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan, sar daitezela ekoizpen prozesuan eta zerbitzu orokorretan sortzen diren beste hondakin batzuk.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:
EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDAKO KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
02 02 03 | Kontsumorako edo elaboraziorako egokiak ez diren materialak | Onartzen da instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea, eta 20 03 01 EHZ kodea duen hondakina kenduko da (hiri-hondakinekin pareka daitezkeenak), hura hobeki egokitzen zaiolako Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakian hondakinen zerrendari buruz dagoen kapituluari |
16 02 14 | Baztertutako ekipoak, 16 02 09tik 16 02 13ra arteko kodeetan zehaztutakoak ez direnak | Onartzen da instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea, eta 20 01 36 EHZ kodea duen hondakina kenduko da (ekipo elektronikoak), hura hobeki egokitzen zaiolako Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakian hondakinen zerrendari buruz dagoen kapituluari |
16 03 03* | Substantzia arriskutsuak dauzkaten hondakin ez-organikoak | Onartzen da instalazioan sortutako hondakinen zerrendan sartzea |
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia, ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Onartzea Conservas Martiko SAk gibeletik eratortzen ez diren ahate-produktuak (produktu freskoak, ahate-urdaiazpikoa, konfita, hestebeteak) prestatzeko Berako udal mugartean daukan instalazioaren ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau Conservas Martiko SAra eta Berako Udalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 25ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2415682