2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Gora jotzeko 24-01704 errekurtsoa, B2 euskara mailako hizkuntza-eskakizuna duten administrari-ofizialen hautapen-prozesuan proba egitea bertan behera uzteko eskaerari buruz
Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 24-01704 errekurtsoa jaso da, zeina Gorka Alústiza Madariagak jarri baitzuen Berriobeitiko Udaleko kalifikazio-epaimahaiaren egintza baten aurka, B2 euskara mailako hizkuntza-eskakizuna duten administrari-ofizialen hautapen-prozesuan. Egintza hori, hain zuzen, prozesuko proba egitea bertan behera uzteko eskaerari buruzkoa zen.
Interesdun diren pertsonak edo erakundeak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kaleko 10ean), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (erregelamenduak aipatutako foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak artikulu horri emandako idazketaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Berriobeitin, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2416234