236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia 8. poligonoko 42. eta 202. lurzatietan, Lizasoainen. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Lizasoaingo 8. poligonoko 42. eta 202. lurzatietan. Planaren xedea da lurzation erabilera aldatzea, eta Lizasoaingo Kontzekjuak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Oltza zendean, 2024ko azaroaren 5ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2416122