236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Deialdia, "Jimeno Jurío 2024" bekarena, helburu duena Arakilgo historia eta ondarea ikertzea. Laburpena

DDBN (Identif.): 773709.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/773709).

Arakilgo Udalak deialdi hau egin du Arakilgo ondarearen eta historiaren inguruan lan bat egiteko.

Zehazki, lanaren xedea da historikoki egon diren herri-lurrak kudeatzeko moduak aztertzea (larreak, zura, egurra, simaurra, gaztainak, orbela, iratzea, ikatza, karea, elurra, etab.). Alde batetik erabilera horien ordenamendu juridikoa (ordenantzak) eta bestetik praktika horien erabileratik eratorriko gatazkak (auziak). Gainera, fazeria lurren berezko berezitasunak kontuan hartu beharko dira. Bibliografiaz gain, Nafarroako Artxibo Nagusiko eta Arakilgo Udal Artxiboko dokumentu-funtsak erabili beharko dira.

Deialdi honen helburua da Arakil bailara osatzen duten kontzejuen ondare- elementuen katalogo bat sortzea, ahal den neurrian haien bilakaera historikoa aztertuz.

Gaia landu eta osatzeko iturri ezberdinetara jo beharko da: iturri dokumentaletara, bibliografikoetara, grafikoetara edota ahozko transmisioko iturrietara, besteak beste.

Arakilen, 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2416319