2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
"Biohondakinak konpostatzeko instalazioa Nafarroa Iparraldean (Doneztebe)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean jartzea
Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoak, 2022ko abenduaren 2an egin bilkura berezian, honako proiektu hau onetsi zuen: "Biohondakinak konpostatzeko instalazioa Nafarroa Iparraldean (Doneztebe)".
Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoak, 2024ko ekainaren 27an eskatu zion Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateari jendaurrean jartzeko "Biohondakinak konpostatzeko planta Nafarroa Iparraldean (Doneztebe)" izeneko proiektua, eta baita proiektu horrek ukitutako ondasunen zerrenda ere. Orobat, eskatu zion izapidetzeko dagokion desjabetze-espedientea presako prozedura bidez, bat eginez 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluarekin. Hori guztia, Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren mesedetan.
Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren Estatutuen 5. artikuluak dioenez, Partzuergoak ez du desjabetzeko ahalik eta ahal hori ez da sartzen haren xedeak betetzera bideratutako ahalmenen artean. Xede horietako bat da hiri-hondakinen tratamendurako zerbitzua egitea Partzuergoan dauden Nafarroako toki erakundeetan.
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea da Partzuergoa osatzen duten erakundeetako bat, eta desjabetzeko ahala du, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 47. artikuluaren arabera (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).
Udalaren zerbitzu publikoa izaki, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onesteak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta proiektuko ondasunak okupatu beharra, nahitaezko desjabetzea egiteko.
Horrenbestez, Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko urriaren 31n egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (zerrenda I. eranskin gisa doa).
Bigarrena.–Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa onuradun deklaratzea desjabetze-espedientean.
Hirugarrena.–Proiektuaren onura publikoa aitortu eta deklaratzea, bai eta proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatu beharra ere, nahitaez desjabetzeko, onespenak hori baitakar inplizituki berekin; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Laugarrena.–Jendaurrean jartzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egun baliodunean, interesdunek aukera izan dezaten egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egiteko, eta idatziz aurkezteko zerrendan argitaratutako okerrak; horretarako, eskura izanen dituzte proiektua eta lurzatien planoak, Doneztebeko udaletxean eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko egoitzan (Zazpigurutze kalea 2, behea, 31740, Doneztebe). Hori dena, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 18. artikuluari.
Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta, era berean, paratzea Doneztebeko Udalaren eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen iragarki-tauletan. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.
Seigarrena.–Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.
Donezteben, 2024ko azaroaren 7an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
I. ERANSKINA.–BIOHONDAKINAK KONPOSTATZEKO INSTALAZIOA NAFARROA IPARRALDEAN (DONEZTEBE)
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
FINKAREN KODEA | TITULARRA/K | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
Behin betiko okupazioa (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) | Pol. | Lurz. | Deskripzioa |
DONEZTEBEKO UDAL MUGARTEA |
DZT-01 | Jesús María Zabala Gonzalez | 9.511,36 | - | 1 | 199 | Elkorra |
DZT-02 | Jesús María Zabala Gonzalez | 918,16 | - | 1 | 811 | Elkorra |
DZT-03 | Jesús María Micheltorena Arraztoa | - | 185,60 | 1 | 197 | Askotariko zuhaitzak |
DZT-04 | Jesús María Zabala Gonzalez | 105,54 | - | 1 | 810 | Elkorra |
DZT-05 | Jesús María Zabala Gonzalez | 265.05 | - | 1 | 232 | Elkorra |
Iragarkiaren kodea: L2416231