2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Kalifikazio juridikoaren aldaketa, Cierzo IVko eta Cierzo IIko bide publikoetan. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2024ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengo osoz, kalifikazio juridikoa aldatzea "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta "Cierzo II" eguzki-planta fotovoltaikoak ukitutako bide publikoei, La Sarda 2 parajean. Aldaketaren eskatzailea EDP Renovables España SL pertsona bakarreko sozietatea da.
Hala, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen beren burua interesduntzat jotzen dutenak eta aurkez ditzaten egoki irizten dieten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 12. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).
Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da bide publiko horien kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Castejonen, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2416125