236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Desjabetze-espedientearen atzera egitea. Espedienteak 7. poligonoko lurzati hauek hartzen ditu: 384, 385, 386, 387, 388, 389, 390, 391, 392, 393, 394, 395, 396, 397, 398 eta 399

Oibarko Udalak, 2024ko irailaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik Oibarko Udalak, 2024ko martxoaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau onetsi zuela: deklaratzea onura publikokoa dela (hirigintza eginbeharrak ez betetzeagatik) Oibarko 7. poligonoko 384., 385., 386., 387., 388., 389., 390., 391., 392., 393., 394., 395., 396., 397., 398. eta 399. katastroko lurzatien lurren desjabetzea.

Aintzat harturik jarduneko idazkari kontu-hartzaileak 2024ko abuztuaren 27an emaniko txostena, zeinetan adierazten den aurrekontu-kontsignazio eta kreditu atxikipen falta eta kreditu egokia eta nahikorik eza aipatu lurren desjabetze eta ondorengo urbanizazioa egiteko, toki administrazio honetako udal ogasuna arriskuan jarri gabe,

Horiek horrela, Oibarko Udalak, osoko bilkuran, baiezpenaz

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Oibarko Udalak atzera egitea desjabetze-espediente batean, urbanizazio eta eraikitze eginbeharrak plangintzan ezarritako epeetan bete ez direlako eta, hortaz, onura publikoko deklaratzea espediente horretako lurren desjabetzea (hirigintza eginbeharrak ez betetzeagatik). Espediente horretako lurrak dira, hain zuzen, honako hauek: Oibarko 7. poligonoko 384., 385., 386., 387., 388., 389., 390., 391., 392., 393., 394., 395., 396., 397., 398. eta 399. katastroko lurzatiak. Halaber, horretarako tramitaturiko espedientea artxibatuko da, 39/2015 Legearen 93. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki honetan zehar adierazitako arrazoiengatik.

Bigarrena.–Erabaki hau igortzea interesdunei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Oibarren, 2024ko irailaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2416315