236. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko API-SOI-2 eremuan. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Ablitasko Udalak sustatua, aldaketa puntuala egiteko Ablitasko Plan Orokorrean, API-SOI-2 eremuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluetan ezarritakoa (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ablitasen, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2416185