1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 3330/2024 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez onesten dira berdintasuneko erdi mailako tituludunen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak; zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.
Berdintasuneko erdi mailako tituludunen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietan (zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko), honako hauek gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 3330/2024 Ebazpenaren aurka: Maider Landa Pérez andrea, María Pilar Mayo Falque andrea, Ixaxi Pérez Fernández andrea, Ana María Berrade Adot andrea, Patricia Teresa Erdociain Azcona andrea, Ana Blanca Elcano Sesma andrea, Aurora Sanz Dieguez andrea, Begoña Armendáriz Murillo andrea, María Imelda Mañeru Viguria andrea, Eider Maitane Pérez de Heredia Goñi andrea, Maite Elizondo San Martin andrea, Vanesa Eguiluz González andrea, Miren Itziar Eratsun Urtzelaieta andrea, Aizaga Zeberio Petriati andrea, Ariane Echeverría Sampedro andrea, Nerea Arana Baztán andrea, Amaia Abucide Aylagas andrea eta Nagore Huegun Ibarbia andrea.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko azaroaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2416190