2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun-azterketa APD-R2 unitateko P1etik P12ra bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena
Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 7an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea fatxaden eta bolumenen konposizioari buruzko xehetasun-azterketa bat, Burlatako APD-R2 unitateko P1etik P12ra bitarteko lurzatiei dagokiena. Burlatako APD-R2 unitatearen borondatezko birpartzelazio batzordeak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Burlatan, 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2416269