2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
Hiri-jarduketarako plan berezia, Ezkarozeko 3. poligonoko 140. lurzatian. Hasierako onespena
Ezkarozeko Udalak, 2024ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Ezkarozeko 3. poligonoko 140. lurzatian, Conceso Recalde Recaldek sustatua.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere argitaratuko da gutxienez ere; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz.
Ezkarozen, 2024ko azaroaren 4an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.
Iragarkiaren kodea: L2416132