156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

56/2023 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez arautzen baita, Nafarroako Foru Komunitatean, aisialdiko hezkuntza eskolak eta horien irakaskuntzak aitortzeko bidea.

57/2023 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

AKATS ZUZENKETA, abenduaren 14ko 116/2022 Foru Dekretuan. Foru dekretu horren bidez, 2022ko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Eskaintza hori 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari zegokion.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

58/2023 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Begoña Urrutia Juanicotena andrea, berak hala eskatuta, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia.

55/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Marisa Sorbet Sánchez andrea Hezkuntza Departamentuko Erosketa Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

225E/2023 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Miguel Ángel Bruña Bejarano jauna Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko Herritarren Arretarako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

2416/2023 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Juan Ramón Yunta González jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan osasun publikoko ikuskatzaile lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

180/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, María Inés Calvo de Miguel andrea praktiketako funtzionario izendatzen duena eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzen diona.

1121E/2023 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Federico Esparza Pérez jauna Kostuaren Analisirako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1594/2023 EBAZPENA, 2023ko uztailaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PLEC2022-009221".

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

33/2023 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Leitzako 2 jabe-erkidegotarako (PIG 72).

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko uztailaren 5ean hartua, "Ormiñengo La Dehesa industrialdeko hondakin urak Fiteroko (Nafarroa) hondakin uren araztegira konektatzeko obren proiektua" gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko uztailaren 5ean hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Gobernuak 2023ko ekainaren 28an hartutako Erabakiarena. Erabaki horren bidez, 2022. urteko Estatistika Programaren balorazio txostena eta 2023. urterako Estatistika Programa onetsi ziren.

239/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2023-2024 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautuko duten jarraibideak.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALLO

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

CASCANTE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, Cascanteko Udaleko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

CORTES

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu osagarrietako langileen bi lanpostu, funtzionarioen araubidean jardun dezaten Cortesko Udalaren zerbitzura. Izendapena

VIANA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, dagozkionak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari. Izendapena

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, dagozkionak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari. Izendapenak

ZUBIETA ETA ITURENGO UDAN UDALEN BATASUNA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1072. lurzatian. Behin betiko onespena

ADIOS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

ALLO

Hiri-jarduketarako plan berezia San Francisco kaleko 10. zenbakian. Hasierako onespena

ARANGUREN

Interesdunak epatzea Arangurengo Udal Plan Orokorraren behin betiko onespenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, Berriogoitiko 14. poligonoko 244. lurzatian. Behin betiko onespena

DONAMARIA

Udal Plan Orokorraren 91. eta 94. artikuluen aldaketa. Behin betiko onespena

ERROIBAR

Aldaketa Eraikingintza Ordenantzaren VII. kapituluko (Jarduera ekonomikoaren baldintza bereziak) 51. artikuluan. Behin betiko onespena

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planaren determinazio xehekatuak aldatzeko. Hasierako onespena

GALAR

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 605. lurzatian. Hasierako onespena

IGANTZI

Lorategi moduko teilatuen eraikuntza arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena.

IRURTZUN

Aldaketa puntual egituratzailea Udal Planean. Hasierako onespena

MENDABIA

Aldaketa Eraikingintzaren udal ordenantzan. Behin betiko onespena

IRUÑA

Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia. Behin betiko onespena

AZKOIEN

Alkateordeak izendatzea

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea eta eskudantziak eskuordetzea

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 648. lurzatian. Behin betiko onespena

RIBAFORADA

UE-6 unitatearen plan partzialaren hirigintzako araudia

JAITZ

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 17. eta 18. hiri lurzatietan. Behin betiko onespena

TAFALLA

Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkari nagusia izendatzea. 7/2023 Dekretua, ekainaren 29koa

Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkari nagusia izendatzea. 9/2023 Dekretua, ekainaren 29koa

Berdintasuneko eta Dibertsitateko zinegotzi ordezkari nagusia izendatzea. 10/2023 Dekretua, ekainaren 29koa

Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkari bereziaren izendapena. 11/2023 Foru Dekretua, ekainaren 29koa

Konpentsazioa osoko bilkuretara joateagatik

TUTERA

Aldaketa birpartzelazio proiektuan, 4. unitate integratuko 1. sektorean,
U3.11-1 lurzatian. Jendaurrean jartzea

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES CON AGUAS RODADAS DEL CANAL DE LODOSA DE RIBAFORADA

Junta general ordinaria

COMUNIDAD DE REGANTES EL MONTE DE AZAGRA

Junta general ordinaria