156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 605. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2023ko uztailaren 11ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Cordovillako 1. poligonoko 605. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Pinturas Esquiroz SLL sozietateak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2023ko uztailaren 11n.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2310517