156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

180/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, María Inés Calvo de Miguel andrea praktiketako funtzionario izendatzen duena eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzen diona.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 26an emandako 8/2019 Ebazpenaren bidez, behar ziren hautapen prozedurak onetsi ziren, alde batetik, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta bestetik, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 20ko 172/2023 Ebazpenaren bidez, argitara eman da María Inés Calvo de Miguel andreak gainditu egin duela Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozesua, Filosofia espezialitatekoa (gaztelaniaz), zeina onetsi baitzen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez.

Deialdiaren I. tituluaren hamaikagarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea (salbuetsita ez badaude, edo salbuetsita egon arren praktiketara joateko erabakia hartzen badute) eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzea, zerbitzuaren beharren arabera. Destino hori gainditutako kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko lanpostuetan izanen da, edo, bestela, kidego bereko edo irakasleen beste kidego batzuetako antzeko espezialitateetan, betiere errespetatuz funtzionarioek beren espezialitatean eta hizkuntzan duten lehentasuna.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Inés Calvo de Miguel andrea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea, Filosofia espezialitatean (gaztelaniaz), eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzea, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan, hain zuzen.

2. Adieraztea praktikaldia egiteko esleitzen zaion destinoa behin-behinekoa izanen dela.

María Inés Calvo de Miguel andrea behartua dago aurrerantzean deitzen diren lekualdatze lehiaketetan parte hartzera eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetako lanpostuak eskatzera, praktiketako funtzionario izendatu den espezialitate eta hizkuntza berekoak. Lekualdatze lehiaketetan parte hartzeko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita www.nafarroa.eus helbidean ere, deialdiaren fitxan.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 27an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2309928