1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
58/2023 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Begoña Urrutia Juanicotena andrea, berak hala eskatuta, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko uztailaren bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Begoña Urrutia Juanicotena andrea, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko uztailaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da lanpostu horretan aritzen den azkena.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko uztailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: F2310382