156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planaren determinazio xehekatuak aldatzeko. Hasierako onespena

2023ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zitzaion hiri-jarduketarako plan berezi bati, Etxarri Aranazko Udal Planaren determinazio xehekatuak aldatzeko.

Sustatzailea Etxarri Aranazko Udala da.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxarri Aranatzen, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2310583