2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa birpartzelazio proiektuan, 4. unitate integratuko 1. sektorean,
U3.11-1 lurzatian. Jendaurrean jartzea
Tuterako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko maiatzaren 12ko erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zuen aldatzea bipartzelazio proiektu bat 4. unitate integratuko 1. sektorean, U3.11-1 lurzatian. Aldaketa Inversiones Jiru SLk eta Muproal 87 SLk sustatu dute 2022ko abenduan, eta deUrban Abogadosek idatzi du.
Hori guztia aditzera ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluak xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta ohartarazten da ezen ebazpen horren aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2023ko ekainaren 7an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2310690