2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Xehetasun-azterketa, Berriogoitiko 14. poligonoko 244. lurzatian. Behin betiko onespena
Berriobeitiko Udalak, 2022ko apirilaren 5ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Berriogoitiko 14. poligonoko 244. katastro-lurzatirako xehetasun-azterketa, Gemma Fernández Elizaldek sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, zeina onetsi baitzen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez.
Berriobeitin, 2023ko uztailaren 11n.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2310636