2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORTES
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu osagarrietako langileen bi lanpostu, funtzionarioen araubidean jardun dezaten Cortesko Udalaren zerbitzura. Izendapena
2023ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean, deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez bete zitezen zerbitzu osagarrietako langileen bi lanpostu, funtzionarioen araubidean, Cortesko Udalaren zerbitzura. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Cortesko Udalak, Alkatetzaren uztailaren 10eko 279/2023 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Alberto Pérez Burgos eta Juan Miguel Sánchez Villafranca izendatzea funtzionario, puntuazio handiena lortu duten izangaiak izateagatik.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Cortesen, 2023ko uztailaren 10ean.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2310476