156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZUBIETA ETA ITURENGO UDAN UDALEN BATASUNA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Zubieta eta Iturengo udalen batasuneko buruaren uztailaren 11ko 3/2023 Ebazpenaren bidez eta Zubieta eta Iturengo udalen batasunak administrari laguuntzaile izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Amaia Ochandorena Mindeguia izendatzen da administrari laguntzaile, lan-kontratudun finkoen araubidean, Zubieta eta Iturengo udalen batasunan jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.

Lanpostuaz jabetzea 2023ko abuztuaren 1ean eginen da.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Zubietan, 2023ko uztailaren 11n.–Batasuneko burua, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2310481