2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Alkateordeak izendatzea
2023ko ekainaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen Azkoiengo alkateak:
Bat etorriz xedatutakoarekin Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1 b) artikuluan, alkateordeak udal guztietan daude, eta, beraz, beharrezko organoak dira.
Delako apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak dio alkatearen lana dela alkateordeak izendatzea.
Kontuan harturik alkateordeen kopurua ezin dela izan Gobernu Batzordeko kideen kopurua baino handiagoa.
Ikusirik aipatu aginduak, eta jarraikiz Toki-korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46., 47. eta 48. artikuluetan xedatutakoari.
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Alkateorde izendatzea Gobernu Batzordeko kide diren honako zinegotzi hauek:
Lehen alkateordea: M.ª Pilar Orduña Osés
Bigarren alkateordea: M.ª Dolores Armendariz Lopetegui
Bigarrena.–Alkateordeek nire eskudantzia guztietarako ordezkatuko naute, kanpoan naizenean, eri edo ezindurik, eta, beraz, eginkizun horiek bete ezinik nagoenean, izendatu ditudan hurrenkera berean eta aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hori posible bada.
Era berean, betiere ordezkatuko naute, izendatu ditudan hurrenkera berean, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.–Jakinaraztea ebazpen hau izendatuei, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.
Laugarrena.–Aipatu izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta orobat udal honen iragarki-taulan argitaratzea, ebazpen honen egunaren biharamunetik aurrera izanen baititu ondorioak.
Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, Toki-korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoa bete beharrez deitzen den hurrengo osoko bilkuran.
Ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, erakunde honi zuzendua, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz; edo gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluarekin eta hurrengoekin; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa probintziako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta hura berariaz ebatzi edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, ezertan ukatu gabe zure eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaizun beste edozein errekurtso jar dezakezula.
Azkoienen, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2310053