156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 17. eta 18. hiri lurzatietan. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2023ko maiatzaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jaizko 1. poligonoko 17. eta 18. hiri lurzatien xehetasun-azterketa, Antonio Eraso Erasok sustatua.

Espedientea jendaurrean egon zen hogei egunean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu. 2023ko ekainaren 27ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen.

Jaitzen, 2023ko uztailaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2310635