156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko uztailaren 5ean hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari honako gradu eta master hauek ezartzeko: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua; unibertsitate masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan; unibertsitate masterra Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean; unibertsitate masterra Ingeniaritza Biomedikoan; eta unibertsitate masterra Nazioarteko Negozioetan/International Businessen.

ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak titulu horien aldeko ebaluazioa egin du, eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.

Unibertsitateko zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulu berriak ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan honako gradu eta master hauek ezar daitezela baimentzea: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua; unibertsitate masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan; unibertsitate masterra Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean; unibertsitate masterra Ingeniaritza Biomedikoan; eta unibertsitate masterra Nazioarteko Negozioetan/International Businessen.

2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrera eta Unibertsitateetako Ministeriora igortzea, gero Espainiako Gobernuari bidal diezaion baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba ditzan.

3. Erabaki hau Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera igortzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko uztailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2310387