156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 0085/2023 Ebazpena eman zuen uztailaren 14an, eta, horren bidez, honako hau erabaki zuen:

Bukatu da merezimendu-lehiaketaren bidez lanpostu hutsak (gizarte-langileen bi lanpostu, administrari lanpostu bat eta familia-langileen 3 lanpostu) betetzeko deialdiari buruzko prozesua, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak, Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera. Deialdi hori azaroaren 14ko 46/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta argitaratu zen 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an. Kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren eta deialdi honetako oinarriak betez, honako hau erabakitzen da: izendatzea M.ª Soledad Elarre Beltrán eta Ana Isabel Elarre Aznarez langile lan-kontratudun finko Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langileen lanpostuan; izendatzea Ana M.ª del Castillo Baztán langile lan-kontratudun finko Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko administrari lanpostuan; izendatzea Beatriz Compains Cervera, Begoña Leoz Arina eta M.ª Aranzazu Burguete Lacalle langile lan-kontratudun finko Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko familia-langile lanpostuan.

Adieraztea 2023ko abuztuaren 1a izanen dela Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatean hutsik dauden lanpostuez jabetzeko eguna.

Zangozan, 2023ko uztailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2310732