2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 648. lurzatian. Behin betiko onespena
Azkoiengo Udalak, Alkatetzaren 2023ko uztailaren 4ko 2023-0601 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Azkoiengo Udalaren eta Ignacio Guindulain Bustoren artean, ordeztu dadin Azkoiengo Udalaren hirigintzako aprobetxamendu bat, haren baliokide ekonomikoarekin, 1. poligonoko 648. lurzatian.
Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Azkoienen, 2023ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2310499