2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CASCANTE
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, Cascanteko Udaleko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Cascanteko Udaleko alkateak, 2023ko uztailaren 6ko ebazpen baten bidez, erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Cascanteko Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea jarraian aipatzen diren pertsonak, eta adierazitako lanpostu hutsa esleitzea:
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | DESTINOA | IZENDATUTAKOA |
13 | Zerbitzu anitzetako enplegatua, iturgina, brigadaren arduradunaren eginkizunekin | D | Funtzionarioa | Udal brigada | José Luis Baldanta Petrirena |
Bigarrena.–Cascanteko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen diren pertsonak, eta adierazitako lanpostu hutsak esleitzea:
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | DESTINOA | IZENDATUTAKOA |
2 | Administrari laguntzailea | D | Lan-kontratuduna | Udal bulegoak | M.ª Ángeles Planillo Vicente |
14 | Udaletxea garbitzeko peoia | | Lan-kontratuduna Garbiketa sektoreko hitzarmena | Udaletxea | M.ª Ángeles Miramón León |
15 | Udaletxea garbitzeko peoia | | Lan-kontratuduna Garbiketa sektoreko hitzarmena | Udaletxea | M.ª Josefa Moreno Munárriz |
16 | Zerbitzu anitzetako enplegatua (lorezaina) | | Lan-kontratuduna Lorezaintza sektoreko hitzarmena | Udal brigada | Juan Ignacio Alonso Planillo |
17 | Zerbitzu anitzetako enplegatua (bide garbitzailea) | E | Lan-kontratuduna | Udal brigada | M.ª Esther Miramón Arbiol |
18 | Zerbitzu anitzetako peoia (ehorzlea) | E | Lan-kontratuduna | Udal brigada | José Luis Tortajada Fernández |
19 | Terapeuta okupazionala | B | Lan-kontratuduna | Familiari atseden emateko zerbitzua | Irene Felipe Royo |
20 | Geriatriako laguntzailea | D | Lan-kontratuduna | Familiari atseden emateko zerbitzua | Inés Gómara Ruiz |
21 | Geriatriako laguntzailea | D | Lan-kontratuduna | Familiari atseden emateko zerbitzua | Esther Casado Moreno |
24 | Zerbitzu anitzetako peoia | E | Lan-kontratuduna | Udal brigada | Víctor Manuel Ortiz Jiménez de Zárate |
Hirugarrena. –Ohartarazten da ezen izendatutako eta/edo kontratatutako izangaiek hamabost egun naturaleko epean jabetu beharko dutela lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, Cascanteko Udaleko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta beronen berri ematea Cascanteko Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Eta hori guztia argitara ematen da, jakinaren gainean egoteko eta dagozkion ondorioetarako. Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, haren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea alkate udalburuari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan.
Cascanten, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2310442