156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Akats bat atzeman denez maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren testuan, zeina 2022ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, maiatzaren 30ekoan, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea. Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Hona hemen zuzenketa:

1. artikulua. 3. I. eranskinean jaso dira merezimendu-lehiaketa bidez beteko diren 1.086 lanpostuen xehetasunak, departamentuaren eta lanpostuaren arabera banatuta.

I. eranskinean, honako hau dioen tokian:

ATXIKIPEN EREMUA

LANPOSTU HUTSA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZENBAKIA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Zaintzailea

D

Partziala

4642

Honako hau behar du:

ATXIKIPEN EREMUA

LANPOSTU HUTSA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZENBAKIA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Zaintzailea

D

Osoa

4642

Iruñean, 2023ko uztailaren 24an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2311064