156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, dagozkionak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari. Izendapenak

Mankomunitateko buruak 2023ko ekainaren 16an eman ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu da:

Mankomunitateko Batzarraren 2022ko azaroaren 24ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Deialdia argitaratu zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean.

Hautaketa-prozesua izapidetu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak izendatzeko proposamena egin zuen 2023ko ekainaren 2an, eta Mankomunitatearen egoitza elektronikoan argitaratu zuen, izendatuak izateko proposatutako pertsonek aurkez zezaten deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa.

Dokumentazioa aurkezteko epea amaituta, egiaztatu da proposatutako pertsonek aurkeztu dutela eskatutako dokumentazioa eta deialdian izendatuak izateko ezarritako baldintzak betetzen dituztela.

Horregatik guztiagatik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarrean dauden gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen diren pertsonak, eta adierazitako lanpostu hutsak esleitzea:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

IZENDATUTAKO IZANGAIA

1

GIZARTE-LANGILEA

B

LAN-KONTRATUDUNA

100

ASCENSIÓN SAMANES ROTA

2

GIZARTE-LANGILEA

B

LAN-KONTRATUDUNA

100

SUSANA BAREA HERNÁNDEZ

4

ANIMATZAILE SOZIOKULTURALA

C

LAN-KONTRATUDUNA

100

SORAYA JARAUTA SIMÓN

5

GIZARTE-HEZITZAILEA

B

LAN-KONTRATUDUNA

100

ÁNGELA DELGADO LATORRE

6

ADMINISTRARI-OFIZIALA

C

LAN-KONTRATUDUNA

100

SANDRA HERNÁNDEZ OSTIZ

8

FAMILIA-LANGILEA

D

LAN-KONTRATUDUNA

100

SUSANA ALFARO LASPEÑAS

9

FAMILIA-LANGILEA

D

LAN-KONTRATUDUNA

100

ANA CARMEN FERNÁNDEZ BARTOS

10

FAMILIA-LANGILEA

D

LAN-KONTRATUDUNA

100

ARANZAZU ECHEBESTE OROBENGOA

11

FAMILIA-LANGILEA

D

LAN-KONTRATUDUNA

80

NEREA AYENSA GÓMARA

Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 21ean jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek (ezinbesteko kasuetan izan ezik), eskubide guztiak galduko dituzte lan-kontratudun finko izateko Queiles Ibarra Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Mankomunitateko batzarrari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, haren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea mankomunitate honetako buruari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz ezarritakoarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan; gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz ezarritakoarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan.

Cascanten, 2023ko ekainaren 19an.–Mankomunitateko burua, Sofía Faria Teixeira.

Iragarkiaren kodea: L2310513