2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2023ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 05-ABR-23 (9/CU).
Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko otsailaren 14ko erabakia (2022ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 3an), zeinaren bidez hasiera batez onesten baita Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia. Horrez gain, ikusi da Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko martxoaren 28ko erabakia (2022ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 7an), zeinaren bidez luzatu egiten baita Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan bereziaren jendaurreko epea. Aipatu jendaurreko epe hori iragan ondoren, bada, aurkeztutako alegazioak eta espedientean dauden sektoreko aldeko txostenak aztertu dira, baita honako dokumentu hauek ere: Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariaren 2023ko martxoaren 21eko ebazpena, zeinaren bidez onesten baita ingurumeneko txosten estrategikoa; Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 56/2023 Ebazpena; erredaktore taldeak 2023ko martxoaren 22an behin betiko onespenerako aurkeztutako dokumentua, eta, azkenik, 2023ko martxoaren 24an aurkeztutako "Sektoreko txostenak eta alegazioen txostena". Horrekin guztiarekin eta 2023ko martxoaren 24ko Hirigintza Kudeatzailetzako Zerbitzu Tekniko eta Juridikoen txostenaren arabera, erabaki da:
1. Planaren erredaktore taldeak alegazioei buruz egindako txostena, 2023ko martxoaren 24koa, onestea, eta ondorioz:
–1., 2. eta 3. alegazioak ezestea, alegazioei buruzko txostenean adierazitako arrazoiak direla-eta (txosten hori interesdunei igorri zaie).
2. Behin betiko onestea Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia, erredaktore taldeak 2023ko martxoaren 22an aurkeztutakoa.
3. Igortzea erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
4. Erabaki honen berri ematea alegazio-egileei, 1. puntuan onetsitako alegazioei buruzko txostenaren kopiarekin batera.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia (PDFa).
Planoak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2310622