156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkari bereziaren izendapena. 11/2023 Foru Dekretua, ekainaren 29koa

Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedaturikoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia), Alkatetzak eskudantzia jakin batzuk eman diezazkioke eskuordetzan edozein zinegotziri, zeregin zehatzetarako, nahiz eta zinegotzi hori tokiko gobernu batzarreko kide ez izan.

Eskuordetze bereziak barne hartzen ditu eskuordetutako udal arloetan sartuta dauden gaiei dagozkien jarduerak gidatu eta kudeatzeko ahalmenak, bai eta horien barne-antolaketarako ahalmena ere, eta kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena. Kasu horretan, eskuordetze bereziaren jardun-eremua barne hartzen duen eskuordetze orokorra jaso duen zinegotziak du eskuordetze bereziko zinegotzien jarduketa gainbegiratzeko ahalmena, haren arloko eginbeharretan ari direnean.

Aurreko alkatetzak lanpostuen azterketa bat eskatu eta jaso zuen, eta han deskribatzen da udalaren antolamendu-egitura eta egitura funtzionala, eskumen-arloetan banatuta.

Herritarren Segurtasunaren Arloak babes esparru berezia barne hartzen du, eta harremana izatea gehienbat operatiboak diren kolektiboekin; horretaz arduratzeko, bada, berariazko dedikazioa behar da. Hori dela eta, justifikaturik dago berariazko zinegotzitza bat ezartzea, horren ardura eta kudeaketarako.

Horiek horrela, bada, eskuordetzeak ahalmen hauek barne hartzen ditu, gai horri dagokion eskumen-esparruari loturik betiere: zuzendaritza, barne antolaketa eta jardueren kudeaketa, kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena eta aurrekontua kudeatzekoa.

Eskuordetze-proposamena jaso duen pertsonak onartu egin duela jakin da.

Erabiliz ematen zaizkidan eskudantziak, honako hauen bidez eman ere: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikulua (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak) eta Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43, 44. eta 45. artikuluak (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Herritarren Segurtasunaren gaietan, eskuordetze berezia egitea Iñaki Xabier Sota Virtoren alde, dekretu honetan azaldutako baldintzekin.

Bigarrena.–Aditzera ematea dekretu honen bidez eginiko eskuordetzea honako araubide juridiko honi loturik dagoela:

a) Eskuordetzeak ahalmen hauek barne hartzen ditu: zuzendaritza, barne antolaketa, jardueren kudeaketa eta gaiari buruzko proposamenak egitea, kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena eta aurrekontua kudeatzekoa; ahalmen horiek, hain zuzen, Tafallako Udaleko Alkatetzaren esku egonen dira.

b) Alkatetzak gordeko ditu hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzak emateko ahalmena eta eskuordetutako eskumen bereziei buruzko informazio zehatza jasotzekoa.

c) Ulertuko da eskuordetzeak ez duela denbora-mugarik eta errebokatu arte iraunen duela.

d) Alkatetzak noiznahi berreskuratzen ahal ditu eskuordetzan emandako eskumenak, edo eskuordetza erreboka dezake.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea zinegotzi ordezkari berezi izendaturiko pertsonari.

Laugarrena.–Aipatu eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.

Bosgarrena.–Dekretu hau igortzea Herritarren Segurtasuneko Arlora, Udalaren Idazkaritzara eta Aholkularitza Juridikora, jakinaren gainean egon daitezen.

Seigarrena.–Udalbatzari dekretu honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zazpigarrena.–Ezartzea eskuordetze honen eraginkortasuna sortuko dela dekretu honen datan, aurretik jasota geratu delarik eskuordetutako pertsonak kargua onartu duela.

Tafallan, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2310336