156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa Eraikingintza Ordenantzaren VII. kapituluko (Jarduera ekonomikoaren baldintza bereziak) 51. artikuluan. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2022ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, Erroibarko Udalaren Hirigintza Planaren Ordenantzaren VII. kapituluko (Jarduera ekonomikoaren baldintza bereziak) 51. artikulua aldatzea erabaki zuen hasiera batean.

Espedientea jendaurrean jarri zen hogeita hamar egunez, eta ez zen alegaziorik aurkeztu. Hortaz, espedientea behin betikotzat jotzen da, eta testu osoa argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ordenantza hau indarrean sartuko da, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testua osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Lintzoainen, 2023ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Leire Remiro Esnoz.

Eraikingintza ordenantza (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2310861