2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Aldaketa puntual egituratzailea Udal Planean. Hasierako onespena
Irurtzungo Udalak, 2023ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntual egituratzailea Irurtzungo Udal Planean. Haren xedea da SGD sistema orokorra birmugatu eta murriztea eta, horren ondorioz, UE-10 unitatea berriz mugatzea eta gaur egun nekazaritza-produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dagoen lurzoruan sistema orokor berria sortzea, egungo SGDaren murrizketa konpentsatzeko, bat etorriz Alberto Uriel Rubio arkitektoak eta Héctor Nagore Sorabilla hirigintza-abokatuak sinatutako dokumentuarekin (espedientean jasota dago). Hori 2022ko urriaren 21ean onetsi zen hasiera batez, eta 2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an. Iragarki honen bidez argitaratzen den osoko bilkuraren erabakian, hain zuzen, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzako Departamentuak eskatutako aldaketa sartu da, eta, ondorioz, pixka bat aldatu da autokarabanetarako gunearen erabilera-eremua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71.8. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Irurtzunen, 2023ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2310489