156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Udal Plan Orokorraren 91. eta 94. artikuluen aldaketa. Behin betiko onespena

2023ko uztailaren 14an, bilkura bereziaren bidez, erabaki bat hartu zen. Hona hemen erabaki horren testu osoa:

Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ekoan, argitaratu zen eta legez ezarritako jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da aipatu ordenantza, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 65. artikuluak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz, eta haren testua osorik argitaratzen da.

Behin betiko onespen honen aurka egiteko bideak honako hauek dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donamarian, 2023ko uztailaren 14an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2310695