1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2416/2023 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Juan Ramón Yunta González jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan osasun publikoko ikuskatzaile lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 26ko 229/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi batzuk onetsi ziren Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzuko A eta C mailetako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Lanpostu horien artean osasun publikoko ikuskatzaileen lau lanpostu daude. Deialdi hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 7ko 46/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 7an.
Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko maiatzaren 3an deialdiaren web fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1777/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.
Horren ondotik, José Luis Santos Lobato jaunari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zelako, eta, horretan oinarrituta, 2023ko ekainaren 16an deialdiaren web fitxan izendapen osagarriaren proposamena argitaratu zen, bertan Juan Ramón Yunta González jauna sartuta.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Juan Ramón Yunta González jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, osasun publikoko ikuskatzaile lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 67024 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikita dago, eta destinoa Tuteran du.
2. Izendatutako izangaiak abuztuaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko uztailaren 3an.–Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia kanpoan baita (abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua).
Iragarkiaren kodea: F2310300