2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea eta eskudantziak eskuordetzea
2023ko ekainaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen Azkoiengo alkateak:
Jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20. 1 b) artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), Tokiko Gobernu Batzarra beharrezko organoa da 5.000 biztanletik gorako populazio eskubideduna duten udal guztietan.
Halaber, aipatutako apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak ezartzen duenez, Tokiko Gobernu Batzarra osatuko dute alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen dio Osoko Bilkurari. Ildo berekoa da Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren Eta Araubide Juridikoaren gaineko erregelamenduaren 52.2 artikulua, honako hau gehitzen baitu: "kopurua zenbatzean, ez dira kontuan hartuko dezimalak, zinegotzien kopuru osoa zati hiru egin eta gero".
Ikusirik aipatutako manuak, 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.2 artikuluak eta Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43., 44., 45., 52. eta 53 artikuluak.
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Honako zinegotzi hauek izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide:
–María Dolores Armendariz Lopetegui.
–María Pilar Orduña Osés.
–Carlos Balduz Ezpeleta.
–Francisco Javier Campo Castillo.
Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarrak alkateari laguntzen eta aholku ematen jarraituko du, eginkizun horiek zuzenean esleituta baititu Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluan eta Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikuluan. Halaber, legeek zuzenean esleitzen dizkioten egitekoak bereganatuko ditu, bai eta, Alkatetzak eskuordeturik, jarraian zerrendatzen direnak ere:
1.1.–Langileak:
1.1.1.–Lan publikoaren eskaintza onestea.
1.1.2.–Langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko oinarriak onestea.
1,2.–Hirigintza:
1.2.1.–Hasiera batez onestea planeamendu orokorra garatzeko planeamenduko tresnak, baldin berariaz ez badagozkio Osoko Bilkurari (plan partzialak, plan bereziak, xehetasun-azterketak).
1.2.2.–Hirigintza kudeatzeko tresnak onestea (konpentsazio, birzatiketa eta desjabetze proiektuak).
1.2.3.–Hirigintza proiektuak onestea.
1.2.4.–Kudeaketako hirigintza hitzarmenak onestea.
1.3.–Kontratazioa:
1.3.1.–Kontratatzea hornidurak, zerbitzuak, zerbitzuen kudeaketa (barnean direla zerbitzuen kontzesioa eta zerbitzu pribatuak), baldin eta kalkulatzen bada 15.000 euro baino gehiagokoak izanen direla, BEZa kanpo.
1.3.2.–Obrak kontratatzea, baldin kalkulatzen bada 40.000 euro baino gehiagokoak izanen direla, BEZa kanpo.
1.4.–Dirulaguntzak:
1.4.1.–Onestea dirulaguntzen deialdietako oinarriak, gastua eta kontzesioa, bai eta dirulaguntzen hitzarmen izendunak ere.
1.5.–Ondasunak eskuratzea, besterentzea eta lagatzea:
1.5.1.–Udalaren xedeetarako behar diren ondasun higiezinak kostu bidez eskuratzea, zenbatekoak ez baditu gainditzen aurrekontuaren baliabide arrunten %5, ezta zuzeneko kontratazioari aplikatu beharreko %50eko muga orokorra ere.
1.6.–Ondasunak doan eskuratzea, kostu bidezko baldintzarik edo modalitaterik gabe.
1.7.–Udalaren xedeak betetzeko beharrezkoak ez diren ondasun higigarri eta higiezinen besterentzea, zenbatekoak ez badu gainditzen aurrekontuko baliabide arrunten %5.
1.8.–Jabari pribatuko ondasunak kostu bidez erabiltzea, epea bost urtetik gorakoa ez bada, ez eta zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten %5etik gorakoa ere.
1.9.–Ondare-erantzukizuneko prozedurak amaitzeko ebazpena ematea.
Hirugarrena.–Eskumen horiek nik neureganatzen ahalko ditut, edo nire legezko ordezkoak bereganatzen ahalko ditu, noiznahi, modu berezian, arintasun handiagoa behar duten espedienteen kasuan, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea izendatutako zinegotziei, argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38 artikuluari.
Ebazpen honen kontra, administrazio bidea bukatzen baitu, hautara, aurkez daiteke berraztertzeko errekurtsoa, erakunde honi zuzendua, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluei (foru lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, probintziako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa). Jartzen bada aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte. Hori dena, deusetan ukatu gabe jartzen ahal duzula zeure eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaizun beste edozein errekurtso.
Azkoienen, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2310054