156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1072. lurzatian. Behin betiko onespena

Ablitasko Udalak, 2023ko ekainaren 26an egin bilkuran,

ERABAKI DU:

2.–Behin betiko onestea 2. poligonoko 1072. lurzatirako hiri-jarduketarako plan berezia, Ablitasko udalerriko planeamenduaren barnean, Ruben Oliver Escaladak eta Carmen Zardoya Villafrancak sustatuta.

Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 30ean, eta ez da alegaziorik jaso.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

4.–Erabaki hau sustatzaileari helaraztea.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa.

Ablitasen, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2310693