156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Adiosko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Dedikazio partzialik ez esleitzea udalkide bakar bati ere, eta, horrenbestez, ordainsaririk ez ezartzea karguan aritzeagatik.

2. Kide anitzeko organoetarako bilkura-saria ezartzea udalkideentzat. Honela kalkulatuko dira zenbatekoak: Adiosko aurrekontu orokorrean zenbateko bat ezarriko da horretarako onetsitako aurrekontu-aplikazioan, eta zenbateko hori banatu eginen da udalkideen artean, proportzioan, kontuan izanik ekitaldian udalkide bakoitza zenbatetan bertaratu den kide anitzeko organoetara. Alkatea izanen da sabuespena: haren kasuan, bertaratzeak bider bi eginen da.

3. Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta udalaren egoitza elektronikoan, bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntua.

Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.

Adiosen, 2023ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2310473