2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
UE-6 unitatearen plan partzialaren hirigintzako araudia
Ribaforadako Udalak, 2006ko uztailaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen UE-6 unitatearen plan partziala, Ribaforadako udal planaren barnean, Promociones y Servicios Inmobiliarios Goiko SL enpresak sustatutakoa eta 2006ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, uztailaren 31n.
Hirigintzako araudiaren kopia atxiki da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.
Ribaforadan, 2023ko uztailaren 12an.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2310660