156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALLO

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuaren arabera. Deialdi hori Alloko Udaleko alkatearen 2022ko azaroaren 30eko 146/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, argitaratu zen, eta Alloko Udaleko alkatearen 2023ko uztailaren 6ko 82/2023 Ebazpena eman da. Ebazpen horren bidez, María-Blanca Zaracaín Pérez izendatzen da Alloko Udaleko funtzionario, plantilla organikoko 2. zenbakiko administrari lanposturako, eta ohartarazten da 2023ko uztailaren 14a dela lanpostuaz jabetzeko eguna.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Allon, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2310436