156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkari nagusia izendatzea. 7/2023 Dekretua, ekainaren 29koa

Jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari, zeina onetsi baitzen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez, Alkatetzak eskuordetzan ematen ahal dizkie eskudantzia batzuk Tokiko Gobernu Batzarreko kideei, besteak beste behar diren zerbitzuak gidatzea, zerbitzuak oro har kudeatzea eta baita hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboak ebazteko ahalmena ere.

Egin berri den lanpostuen azterketan, zeina aurreko Alkatetzak eskatu eta jaso baitzuen, deskribatzen dira Udalaren antolamenduaren egitura funtzionala, eskumen-arloetan banatua.

Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloak eskumen-eremu oso zehatza eta espezializatua du, eta horrek errazten du Alkatetzaren eskumenak eskuordetzan ematea. Horregatik, justifikatutzat eta bidezkotzat jotzen da horiek eskuordetzan erabiltzea.

Eskuordetzeak berekin dakar arlo horren eskumeneko jarduerak gidatzea, antolatzea eta kudeatzea, barnean dela hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena. Halaber, eskuordetzeak berekin dakar aurrekontuak kudeatzea (gastuen baimentze- eta xedatze-faseak), barnean dela dirulaguntzak ematea. Kudeaketa horrek eragiten die aurrekontuaren honako kode funtzional hauei:

23991: Prebentzio komunitarioa.

3300: Kulturako administrazio orokorra.

3321: Liburutegi publikoa.

33311: Tafalla Kulturgunea.

33312: Rentería Kultura Etxea.

3340: Musika bandak.

3350: Euskara.

3360: Ondare historikoa sustatzea eta kudeatzea.

33701: Ludoteka.

33703: Gazteriaren Etxea.

3410: Kirola bultzatzea eta sustatzea.

34201: Ereta kirolgunea.

34202: Tafallako Kirol Hiria.

34203: Kiroleko beste instalazio batzuk.

33800: Herriko festak eta ospakizunak.

33801: Zezen ikuskizunak.

4311: Feriak.

Jasota gelditu da Gonzalo Ibarrola Inchustak onartu egin duela eskuordetze proposamena.

Erabiliz ematen zaizkidan eskudantziak, honako hauen bidez eman ere: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikulua (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak) eta Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.3, 44. eta 45. artikuluak (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez);

DEKRETATZEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloaren eskuordetze orokorra egitea, Tafallako Udaleko zinegotzi den Gonzalo Ibarrola Inchustaren alde, dekretu honetan ezarritako baldintzetan.

Bigarrena.–Aditzera ematea dekretu honen bidez eginiko eskuordetzea loturik dagoela honako araubide juridiko honi:

a) Eremu honetatik kanpo gelditzen da Turismo arloko eskumenaren eskuordetzea.

b) Ematen diren ebazpenetan, agertu beharko da eskumen eskuordetuak erabiltzen ari direla, jarraikiz urriaren 9ko 40/2015 Legearen 9. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

c) Jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuari, Alkatetzak segitzen du ahalmena izaten informazio zehatza jasotzeko eskuordetzan emandako eskumenen kudeaketari buruz eta eskuordetzaren ondorioz emandako egintzei eta xedapenei buruz. Era berean, ahalmena du erabaki inportanteak hartu aitzin jakinaren gainean egoteko.

d) Zinegotzi eskuordetuak egintzak ematen dituenean eskuordetzan emandako eskudantziak erabiliz, ulertuko da organo eskuordetzaileak eman dituela (Alkatetzak), eta, horrenbestez, azken horri dagokio jartzen diren errekurtso administratiboak ebaztea.

e) Alkatetzak noiznahi berreskuratzen ahalko ditu eskuordetzan emandako eskumenak, edo eskuordetza errebokatu dezake. Azken kasu horretan, Alkatetzak berrikus ditzake eskuordetutako zinegotziak hartutako ebazpenak, egintza administratiboak ofizioz berrikusteko ezarritako kasu eta baldintza berberetan.

f) Alkatetzak eskuordetze bereziak egin ditzake edozein zinegotziren alde, aipatutako arloko gai batzuk zuzentzeko eta kudeatzeko; hori dena, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Kasu honetan, eskuordetze orokorra jaso duen zinegotziak du ahalmena eskuordetze bereziko zinegotzien jarduketa gainbegiratzeko, bere arloko eginbeharretan ari direnean.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau jakinaraztea eskuordetzea jaso duen zinegotziari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Aipatutako eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta, orobat, Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea.

Bosgarrena.–Dekretu hau igortzea Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arlora, Udal Idazkaritzara eta Aholkulartza Juridikora, jakinaren gainean egon daitezen.

Seigarrena.–Udalbatzari dekretu honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zazpigarrena.–Ezartzea eskuordetze honen eraginkortasuna sortuko dela dekretu honen datan, betiere aurretik jasotzen bada zinegotzi eskuordetuak kargua onartu duela; bestalde, eskuordetzea mugagabetzat hartu behar da, errebokatzen den arte.

Tafallan, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2310332