156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

57/2023 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoak proposatu du 12 lanpostu sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, egiturazko enplegua finkatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko uztailaren bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Bat.–Ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Osasun Departamentua

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

–Osasun publikoko ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73089 zenbakia duena.

–Laneko Medikuntzako mediku espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73090 zenbakia duena.

–Psikologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73091 zenbakia duena.

–Soziologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73092 zenbakia duena.

–Osasun publikoko goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, ingelesezko B2 jakite-maila duena, plantilla organikoan 73093 zenbakia duena.

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 73094 eta 73095 zenbakiak dituztenak.

–Erdi mailako unibertsitate tituludunak (laneko arriskuen prebentzioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73096 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 73097 zenbakia duena.

–Laneko arriskuen prebentzioko teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 73098 zenbakia duena.

–Gidariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 73099 eta 73100 zenbakiak dituztenak.

Bi.–Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren aurrekontuetako I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.

Hiru.–Lanpostu huts horiek, aldi baterako, langile berberek beteko dituzte, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko uztailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2310381