182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

72/2024 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

73/2024 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko abuztuaren 21ean hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko hainbat kide aldatzen dituena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko abuztuaren 21ean hartua, zeinaren bidez izendatzen baita "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarreko kide ordezko bat, Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari.

122E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 19koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, Gorka Santesteban Eugui jauna izendatzen duena, bitarte baterako, Bizikidetza Ataleko buru, Memoria eta Bizikidetzako Zuzendaritza Nagusian.

134E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 19koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Sonia Moreno Parra andrea, Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, berak hala eskatuta.

69/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Isabel Santana Sáenz andrea, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Ataleko burua.

236E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Ana María Mateo Cervera andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Prestakuntza Kudeatzeko Bulegoko buru, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuan.

91E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Francisco Javier Hualde Ibáñez jauna, Lurralde Kohesio, Etxebizitza, Unibertsitate eta Berrikuntza arloetarako Informazio Sistemen Ataleko burua, berak eskatu baitu. Atal hori Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

95E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Francisco Javier Hualde Ibáñez jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Lurralde Kohesio, Etxebizitza, Unibertsitate eta Berrikuntza arloetarako Informazio Sistemen Ataleko buru. Atal hori Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

564/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zenbait eskudantzia uzten baitira Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren esku.

51E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira kontratazio-mahai baten kideak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko gaikuntza digitaleko zentroen sarerako ekipamendu-hornidurak erosteko.

3293E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko kudeatzaileak emana, Benito Daniel Goñi Lara jauna izendatzen duena, bitarte baterako, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Ebaluazio eta Kontrol Bulegoko buru.

3021/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Pilar Bautista Estudillo andrea izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, sukaldeko laguntzailearen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

27/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, Ana María Izco Aramendia andrea izendatzen duena Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari.

1406/2024 EBAZPENA, 2024ko ekainaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Teresa Iriarte Martín andrea, Nora Urbina Antía andrea eta Iñaki González Ramírez jauna, Komunikazioko OLko teknikari izateko (A maila), eta lanpostu bana esleitzen die.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2365E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Obstetriziako Laguntza Ataleko burutza, 71382 lanpostu zenbakia duena.

2366E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Reina Sofía ospitaleko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko burutza, 64614 lanpostu zenbakia duena.

2370E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Reina Sofía ospitaleko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Ataleko Laguntza burutza, 71226 lanpostu zenbakia duena.

3123/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira kalifikazio-epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen laurogeita zazpi lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

54E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Basaburuko Udal Planaren aldaketa (Igoan), 9. poligonoko 287. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa, Amaia Lasarte Ezkurrak sustaturik.

57E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Ibargoitiko Udal Planaren aldaketa, 3. poligonoko 403. lurzatian (Getze), Diego eta Paula Álvarez Carrerak sustatua.

59E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Esteribarko Arau Subsidiarioen aldaketa egituratzaile bat, udal mugarteko lurzoru urbanizaezin osoan energia-azpiegiturak arautzeari buruzkoa, Esteribarko Udalak sustatua.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

74/2024 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, María José Leoz Tellería andreari 2024ko Nafarroako boluntarioaren saria ematen diona.

152E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroan laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko ikerketa sarietarako deialdia egiten duena. DDBN identifikazioa: 780954.

1.7. BESTELAKOAK

351/2024 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Zizur Txikiko "Miravalles-El Redín" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, haren instalazioak aldatu egin direlako eta, ondorioz, espazioen erabilera eta xedea ere aldatu direlako.

352/2024 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, Noaingo "La Faktoria Choreographic Center" dantzako eskola pribatua inskribatzen duena, Dantza espezialitateko irakaskuntza ez-arautua emateko zentro gisa, Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan.

368/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Cordovillako "Adériz" Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua irekitzeko eta abian jartzeko.

371/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, "Hijas de Jesús" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, Batxilergoko unitate kopurua handitzeko.

247E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroa jatorri deituraren baldintza-agiriaren aldaketa arrunta egiteko aldeko erabakia ematen duena eta argitara ematen duena.

359E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, aldaketa funtsezkoa baimentzen duena hondakinak transferitzeko zentro batek eta inausketatik datozen hondakinak eta biohondakinak konpostatzeko fabrika batek osatzen duten instalazio batean. Instalazioa Tafallako udal-mugartean dago, eta haren titularra Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa da.

360E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita etxeko hondakinen tratamendu zentro bat eta hondakin ez-arriskutsuen hondakindegi bat hartzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazio Carcarko udal-mugartean dago, eta haren titularra Servicios de Montejurra SA da.

361E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita olio-hondakinetatik abiatuta oleinak lortzeko, hidrogel desinfektatzailea ekoizteko eta eskualanoa fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioa Tuterako udal-mugartean dago, eta haren titularra Oleofat Trader SL da.

362E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita oilaskoak gizentzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratua; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Ablitasko udal-mugartean dago, eta haren titularrak Jesús María Aznar Melero jauna eta Carlos Fernández Ruiz jauna dira.

797E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita, aldekoa, "Caparroson (El Saso alderdian) azalera handiko saltokien industrialdea" izeneko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketari buruz, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak sustaturik.

800E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen integratua ematen baitzaio biometanizazio instalazio bati. Instalazioa Valtierrako udal-mugartean dago, eta haren titularra Biogasval SL da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, Kontu-hartzailetza eta Kontabilitate Alorrean jarduteko. Izendapena

DONEZTEBE

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

LESAKA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

AZKOIEN

Deialdia, lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

SANTAKARA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena

SUNBILLA

Deialdia, bete dadin garbitzailearen lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Bete gabe deklaratzea

EGUESIBAR

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte hezitzailea izendatzea

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Kirol koordinatzailearen izendapena

BARAÑAINGO LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hirigintzako araudiaren 22. eta 23. artikuluen aldaketa. Behin betiko onespena

ARGUEDAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 023 sistema orokorra mugatzeko. Behin betiko onespena

BASABURUA

Aldaketa egituratzailea Udal Planeko 9. poligonoko 287. lurzatian (Igoan)

BURLATA

Aldaketa, Hirigintzako Araudiaren 170. artikuluan. Behin betiko onespena

LARRAUN

Azpirotz-Lezaetako Hiri jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena

LEGARDA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 49. lurzatian. Behin betiko onespena

LEITZA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 15. lurzatian. Behin betiko onespena

OTSAGABIA

Alkateordea izendatzea

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ERRIOXA JATORRI DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA

4/2024 ofizio zirkularra Mahats bilketaren garaian muztioak eta ardoak lekuz aldatzeko nahitaez bete beharreko arauak