2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAINGO LAGUNAK UDAL ZERBITZUA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria
Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak 2024ko abuztuaren 21ean hartutako erabakia, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoak izendatzen baitira, mantentze-lanetako ofizialaren lanpostuan aritzeko Lagunak Udal Zerbitzura, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Alkatetzaren 1355/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Lagunak Udal Zerbitzuaren zerbitzura aritzeko mantentze-lanetako ofizialen hiru lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren 2023ko azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatetzaren 2024ko otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Lagunak Udal Zerbitzuko langile lan-kontratudun finkoen izendapenak egin ziren mantentze-lanetako ofizialaren hiru lanpostuetarako, eta lanpostuaz jabetzeko unean bertan –2024ko abuztuaren 5ean, hain zuzen–, eta lanpostuan batere aritu gabe, Juan José Acin Lurik borondatezko eszedentzia eskatu zuen 2.4 lanpostuan (mantentze-lanetako ofiziala), lanpostua gorde gabe, beste administrazio bateko lanpostu batean ari baitzen lanean. Eskaera onartu egin zitzaion, bat etorriz prozesu hau arautzen duen deialdiaren 11.6 oinarrian xedatutakoarekin. Deialdiaren oinarriak argitara eman ziren 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Hori dela eta, José Javier Lusarreta Elía sartu zen, bera baita hurrengo izangaia puntuazio-ordenaren araberako zerrendan. Aurkeztutako agiriak aztertu ziren, eta egiaztatu zen betetzen zituela deialdian ezarritako baldintzak; hartara, lanpostua esleitu zitzaion.
Izendapen proposamen osagarriaren iragarkia deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko abuztuaren 8an.
Prozesua buruturik, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamen osagarria igorri zuen izangaien zerrendan hurrengoa den eta horretarako baldintzak betetzen dituen izangaiaren alde, honako hau izendatzeko proposaturik:
LANPOSTUAREN ZENBAKIA LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | IZANGAIA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
2.4 | Mantentze-lanetako ofiziala | Jose Javier Lusarreta Elia | Lagunak Udal Zerbitzua | Lan-kontratuduna |
Deialdian eskatutako agiriak aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Honako deialdi honetarako kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamen osagarriarekin bat etorriz: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko mantentze-lanetako ofizialaren hiru lanpostu, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako; hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/221 Legearen arabera (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).
Horiek horrela, Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak,
ERABAKITZEN DU:
Lehendabizikoa.–Honako hau Lagunak Udal Zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea, bat etorriz, merezimendu-lehiaketaren bidez, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako mantentze-lanetako ofizialaren lanpostua betetzeko deialdiarekin:
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Jose Javier Lusarreta Elia | 2.4 | Mantentze-lanetako ofiziala | Lagunak Udal Zerbitzua | Lan-kontratudun finkoa |
Bigarrena.–Jose Javier Lusarreta Eliari ohartaraztea ezen izendapen honek lan-kontratudun finkoaren izaera aitortzen diola Lagunak Udal Zerbitzuaren plantillan eta haren nominaren pean. Ondorioz, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da eta hartan emanen zaio alta, haren babespean gera dadin.
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko irailaren 19an jabetu beharko du lanpostuaz.
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu lan-kontratudun finkoa izateko Lagunak Udal Zerbitzuan eta deialdia egin duen erakundean.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), eta jakinaraztea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko abuztuaren 26an.–Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria, Fátima Sesma Vallés.
Iragarkiaren kodea: L2412541