1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
57E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Ibargoitiko Udal Planaren aldaketa, 3. poligonoko 403. lurzatian (Getze), Diego eta Paula Álvarez Carrerak sustatua.
Ibargoitiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Ibargoitiko (Getze) 3. poligonoko 403. katastro-lurzatiko 1.982,81 m²-ren sailkapena aldatzea (lurzoru urbanizaezin izatetik lurzoru urbanizagarri izatera pasatzea) eta U119 exekuzio-unitatea mugarritzea, dagokion antolamendu xehatua zehaztuta; helburua da bertan familia bakarreko bi etxebizitza egin ahal izatea.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 620E/2020 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin da, aldaketaren aldekoa, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ez duela iritzita.
Ebazpen hori 2020ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Ibargoitiko Udal Planaren aldaketa, 3. poligonoko 403. lurzatian (Getze), Diego eta Paula Álvarez Carrerak sustatua.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileei, Klima Aldaketaren Atalari, Etxebizitza Zerbitzuari eta Ingurumen Ebaluazioaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Ibargoitiko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 16an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2412566