182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

797E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita, aldekoa, "Caparroson (El Saso alderdian) azalera handiko saltokien industrialdea" izeneko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketari buruz, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak sustaturik.

Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurari hasiera emateko, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, organo substantibo gisa, "Caparroson azalera handiko saltokien industrialdea" izeneko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa aurkeztu zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 2024-04-26an.

Industrialde hori Nafarroako Gobernuak sustatu zuen, 1998ko abenduaren 28an behin betiko onetsitako Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren bidez (1999ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 17koan). Ondoren, Caparroson azalera handiko saltokien industrialdearen xehetasun azterketa izapidetu zen, Caparrosoko Udalak 1999ko apirilaren 15ean behin betiko onetsia (1999ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa).

Orain planteatzen den UGPSaren aldaketaren xedea da 2.7 eta 2.8 lurzatien erabilera aldatzea, gaur egun erabilera anitzeko lurzatiak baitira. Aldaketaren ondorioz, industria-erabilera izatera igaroko dira, eskuragarri dagoen industria-lurzorua handitzeko. Era berean, industrialdeko lurzatiei esleitutako aprobetxamenduak, lurzati batzuen azalerak eta UGPSko erabileren bateragarritasun taulak aldatuko dira (erabilera anitzeko lurzatietan eta berdegune publikoetan onartzen diren erabilerak aldatuko dira). UGPSko lurzorua hiri-lurzoru gisa eta/edo lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuta dago.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea, ingurumen ukipen esanguratsurik sortzen ez duela iritzita. Neurri zuzentzaile bat ere proposatu du, ebazpen honetan jaso dena.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematen da, aldekoa, "Caparroson (El Saso alderdian) azalera handiko saltokien industrialdea" izeneko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketari buruz, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak sustaturik.

2. Ikusirik "altxonbide erreserbak berdegunean" eta berdegune publikoetan izandako aldaketak, honako neurri hau gomendatzen da: UGPSaren hego-mendebaldean dagoen korridore ekologikoaren funtzioa indartzea (lotu egiten ditu El Sasoko ibaia, Errege Altxonbidea eta hari lotutako larreak trenbidearen iparraldean dagoen hezegunearekin).

Horretarako, proposatzen da 20 edo 25 metroko zabalerako zerrenda bat sortzea –Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuaren txosteneko grafikoan islatzen den bezala–, non UGPSaren aldaketak ahalbidetuko baitu lurzoru emankorraren baldintza edafikoei eustea (hau da, trinkotzeak, betelanek, iragazgaizteak eta abarrek eraginik ez izatea). Gomendatzen da zerrenda hori "Altxonbide erreserba berdegunean" gisa identifikatu ahal izatea UGPSaren aldaketaren "Erabilerak-Oinplano orokorra" izeneko planoan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 27an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2412717