182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2370E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Reina Sofía ospitaleko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Ataleko Laguntza burutza, 71226 lanpostu zenbakia duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1221E/2024 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Reina Sofía ospitaleko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Laguntza Ataleko burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Burutza horrek 71226 lanpostu zenbakia du. Deialdia 2024ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4koan, baita Osasun Departamentuaren web-orrian ere: https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas, "Osasun laguntzako burutzak".

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 22ko 1660E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta Osasun Departamentuaren web-orrian argitaratu zen 2024ko uztailaren 22an (https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas, "Osasun laguntzako burutzak" atalean).

Reina Sofía ospitaleko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Laguntza Ataleko burutzako lanpostuari buruzko erreklamazioak aurkezteko epea igaro denez eta deialdian onartutako izangairik ez dagoenez, bidezkoa da deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Reina Sofía ospitaleko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Laguntza Ataleko burutza, 71226 lanpostu zenbakia duena.

2. Agintzea Osasun Departamentuaren web-orrian argitara dadila, hots: https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas, "Osasun laguntzako burutzak" atalean.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2412490