182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, Kontu-hartzailetza eta Kontabilitate Alorrean jarduteko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko martxoaren 20ko erabakiaren bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, bete dadin Berriozarko Udalaren administrari-ofizialaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, Kontu-hartzailetza eta Kontabilitate Alorrean jarduteko (54 zenbakia du plantilla organikoan). Deialdia argitaratu zen 2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11n.

Probak bukatu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde (betiere, betetzen zituen deialdian eskatutako baldintzak, eta hautaprobak gainditu zituen). Proposamen hori argitaratu zen 2024ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an.

Berriozarko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen proposatutako izangai hau izendatzea:

–Maitena Alustiza Elorza. Plaza zenbakia: 054. Administrari-ofiziala, Kontu-hartzailetza eta Kontabilitate Alorrean jarduteko.

Izendatutako izangaiak 2024ko irailaren 11n jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2024ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2412498