2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Kirol koordinatzailearen izendapena
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 1349. Ebazpena eman du 2024ko abuztuaren 26an. Hona hemen:
Bukatu da Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean onetsi zuen deialdi honen hautapen-prozesua: deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiak Andrea Lusarreta Monreal izendatzeko proposamena egin zuen, bera baita puntuaziorik handiena eskuratu zuen izangaia.
Izendatu ahal izateko, deialdiaren oinarriek eskatzen zituen agiriak aurkeztu dira dagoeneko, eta dagokien espedientean jaso dira.
Baliatuz Alkatetzaren uztailaren 5eko 753/2024 Ebazpenak langileen arloan ematen dizkidan eskumenak, eta aintzat harturik aipatu deialdiaren hamargarren oinarrian ezarritakoa,
EBAZTEN DUT:
1. Andrea Lusarreta Monreal Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario izendatzea, eta 14000 zenbakia duen lanpostu hutsa, kirol koordinatzailearena, esleitzea.
2. Ezartzea 2024ko abuztuaren 30a izanen dela lanpostuaz jabetzeko eguna. Deialdiaren 10.5 oinarriarekin bat, ez bada ezarritako egunean lanpostuaz jabetzen, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dira toki-erakunde honetako funtzionario izateko.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Zizur Nagusian, 2024ko abuztuaren 26an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2412601