2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Hirigintzako araudiaren 22. eta 23. artikuluen aldaketa. Behin betiko onespena
Udalak, 2023ko azaroaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2023 aldaketa xehatua udal planean, zeina Ablitasko Udalak sustatu baitzuen, hirigintzako araudiaren 22. eta 23. artikuluei dagokienez. Horren bidez, dentsitate-baldintzak aldatu nahi dira birgaitzen edo berritzen ari diren etxebizitzetan, edo eraikitzen ari diren oin berriko etxebizitzetan, hiri-lurzoruko bizitegi-eraikinetarako diren horietan, "G2" eta "G3" gisa definitutako eraikitze-multzoen esparruan.
Legez ezarritako jendaurreko aldia igaro zenez inork alegaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe, Ablitasko Udalaren osoko bilkurak, 2024ko abuztuaren 5ean, behin betiko onetsitzat jo zuen udal planaren 22. eta 23. artikuluen aldaketa. Beraz, argitara ematen da.
Behin betiko onespena Nafarroako Gobernuari jakinarazten zaio.
Ablitasen, 2024ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2412170